Euskal
jaiak Zarautzen
...blusan eguna zai egon behar
Bigarren
mailako Zarautz-eko neskek balio handiko garaipena lortu zuten, 1-0
Gasteizko Aurrera on baten aurka. Felipe Garmendiak 17 jokalariko
taldea dauka bere aginduetara, gehienak iazkoak, aurpegi berriak
Eibarretik etorritako Nerea Gantxegi zentrala, Monik Valor aurrelari
zestoarra eta bertokoak diren Izaskun Agajate eta Leire Paredes
direlarik. Azken hau izan zen hain zuzen ere partidako gol bakarra
egin zuena, Ane Orbegozoren pase on bat aprobetxatuz.