Aupa Neskak Aupa Zarautz

Nerea, Xalegi, Iratxe, Gantxegi, Kar, Sara, Marta, Onintza

Tex, Enix, Larra, Nahikari, Orbe, Jone, Guru, Lizaso, Eliko

Ley, Itur, Monik, Lore, Bea, Arantxa, Jose Luis



lunes, 5 de noviembre de 2012

Zarautz 3 Mondragon 3

Ez zen gure gerra puntu bat ta dutxara




“Lapurretatzat” jo dute Zarautzen kontrako partidua
Mondrako neskak haserre bizian itzuli ziren atzo eguerdian etxera, 0-3 aurreratu arren, kostaldeko taldearen kontra 3-3 berdindu baitzuten. Zuri-moreak bi jokalari gutxiagorekin amaitu zuten norgehiagoka, eta oso deskonforme agertu ziren epailearen lanarekin.
MONDRABERRI / Argazkiak:  MB artxiboa / 2012ko azaroak 5, astelehena

2. mailako zortzigarren jardunaldiaren baitan Mondrako neskak Zarautzen jokatu zuten atzo -igandea- eta bertatik haserre bizian bueltatu ziren.  Izan ere, 0-3 aurreratu arren, sarrailagileek puntu bakarrarekin konformatu behar izan ziren, norgehiagoka 3-3 amaitu baitzen.  Arrasateko taldea oso deskonforme agertu zen epailearen lanarekin, bi jokalari zuri-more kaleratu eta hainbat jokaldietan hanka sartu zuela salatu baitzuten.  Honetaz gain, errespetu falta ere leporatu zioten epaileari, “bai partiduan zehar eta baita hau amaitu ostean ere”.

Goiza ezin hobeto hasi zen Arrasateko taldearentzat, ordu laurdena bete orduko 0-2 aurretik baitzen markagailuan.  Zuri-moreek tentsio handiz ekin zioten neurketari, eta behin baino gehiagotan hurbildu ziren Zarautzen ate ingurura.  Gauzak horrela, Ainhoa Alonsok ez zuen barkatu, eta bi aldiz bidali zuen baloia sareetara.  0-1ekoarekin, baina, etxekoek aukera garbia izan zuten markagailua berdintzeko, baina baloiak zutoinerako bidea hartu zuen.  Hori izan zen etxekoen gol aukera bakarra lehen zatian.

Gainontzekoan, sarrailagileak izan ziren jaun eta jabe, baloia zelai erdian ondo mugituz eta hegaletatik arriskua sortuz.  Testuinguru honetan, atsedenaldira joan baino lehen Ainhoa Alonsok beste behin Zarautzen atea zulatu zuen, baina epaileak jokoz kanpokoa adierazi zuen.  Arrasateko jokalari zein entrenatzaileak deskonforme agertu ziren epailearen erabaki honekin, euren iritziz aurrelari zuri-morea Zarautzeko atzelariak baino atzerago zegoelako.  Gauzak horrela, 0-2koarekin joan ziren aldageletara bi taldeak.

Bigarren zatiaren hasieran Zarautz berdinketaren bila zelairatu zen, eta hasierako minutuetan zertxobait hobeto aritu arren, Mondrako neskek berriro ere baloiaren jabetza berreskuratu eta lehen zatiko jokoari eutsi zioten.  Bazirudien atzokoan garaipenak ez zuela ihes egin behar, baina epaileak partidua hankaz gora jarri zuen.  Izan ere, protesta egitea argudiatuta, Ainhoa Lete eta Vanessa Da Costa jokalari arrasatearrak kanporatuzituen.  Lehenengoak bigarren txartel horia ikusi zuen, eta bigarrenari zuzenean txartel gorria erakutsi zion. 

Une horretan partidua amaitzeko ordu erdi geratzen zen, eta bi jokalari gutxiagorekin egon arren, Mondrako neskek sekulako kemena erakutsi eta 0-3koa egiteko gai izan ziren, berriro ere Ainhoa Alonsoren bitartez.  Esan beharra dago bigarren zatian beste gol bat balio barik utzi ziola epaileak aurrelari arrasatearrari, Mondrako entrenatzaileen esanetan “guztiz legezkoa”. 

Kontraeraso batean, baina, Zarautzek alde hori murriztu zuen.  Ordurako Arrasateko taldea oso deskonforme zegoen epaileak egindako lanarekin, eta aurrerantzean bere erabakiekin bisitariek egindako lan guztia zapuztu zuen.  Izan ere, entrenatzaile zuri-moreek salatutakoaren arabera Zarautzek 2-3koa Oihana Aldai atezainari falta egin ostean sartu zuen, eta berdinketaren gola kostaldekoen aurrelaria jokoz kanpo omen zegoen.

Testuinguru honetan, eta bi jokalari gutxiagorekin ordu erdi zeramatzatela aintzat hartuta, bazirudien Gasteiz eta Iruñeko madarikazioa errepikatu behar zela.  Izan ere, bisitarien aldetik asko protestatutako beste erabaki batean epaileak Oihana Aldairi falta adierazi zion, jaurtiketa batean baloia bi aldiz geratu ostean.  Zorionez, jokaldi horretan baloiak ez zuen sarretarako bidea hartu, eta sekulako kemena erakutsita Mondrako neskek berdinketari eusteko gai izan ziren.


Haserrea

Esan bezala, Mondrako jokalari, entrenatzaile eta zaleak haserre bizian bueltatu ziren Arrasatera atzo.  “Argi dago epaileak jokaldi askotan hanka sartu duela, baina guri min gehien eragin diguna gure jokalariekiko izan duen errespetu falta izan da”, salatu zuten norgehiagoka ostean talde zuri-moreko entrenatzaileek.  “Epaileek eskubide osoa dute hanka sartzeko, baina gaurkoan Zarautzen Mondrako neskek pairatu behar izan duten tratua guztiz salagarria da.  0-2 aurreratu garenetik epailearen jarrera batere normala ez zela ikusi dugu, eta, zoritxarrez, gure aurreikuspen negatiboenak bigarren zatian egi bilakatu dira”, gaineratu zuten teknikari zuri-moreek.

Dena den, Mondrako nesken haserrea ez da partidura soilik mugatzen.  Izan ere, Mondraberriri jakinarazitakoaren arabera, partidu amaieran hainbat jokalari zuri-more negarrez ari zirela marrazainek barre egin omen zieten aldageletarako bidean zihoaztela.  “Horrelako jarrerak ulergaitzak dira eredugarriak izan omen beharko litzatekeen pertsonen aldetik, epaile jaunak zein marrazainek gure taldearen lana eta ilusioarekin jokatu baitute gaurkoan Zarautzen, eta ondoren barre egin gainera”, adierazi zuten Mondrako nesken entrenatzaileek.